Banner-kronograma

PROPOSAMENAK EGITEKO EPEA IREKITA DAGO! (Apirilaren 24tik maiatzaren 14ra)
5%

Bermeoko Udaleko aurrekontu partehartzaileeninguruan jakin beharreko guztia

1. Nork proposatu ditzake proiektuak?

Bermeon erroldatuta dagoen eta 16 urte bete dituen edozein herritarrek egin ditzake proposamenak. Proiektu hauek aurkezteko epea apirilaren 24ean irekiko da eta hiru kanal hauen bitartez egin ahalko dira:

  • BerHaz bulegoan aurkeztuta.
  • Aurrekontu partehartzaileen webgunean formularioa beteta.
  • Antolatuko diren bileretan parte hartuta

2. Ze nolako proposamenak egin daitezke?

2017 urtean 200.000€ erreserbatu dira herritarrek egindako proposamenekin inbertsioak egiteko. Aurkeztutako proiektu hauek bermeotarren interes orokorrari erantzun beharko diote. Beraz, proposamena bidali aurretik galdeiozu zure buruari, ze onura ekarriko die nik proposatutakoak bermeotarrei? Gogoratu ondo justifikatutako proiektuek askoz aukera handiagoa izango dute herrikideen botoa eta babesa lortzeko.

Egindako proposamenak 2017 urteko aurrekontuetan enkajatzeko aukerarik ez badauka, hurrengo urteetako aurrekontuak egitean aztertu eta baloratuko dira.

3. Nola parte hartu?

Esan bezala, proposamenak egiteko aukera apirilaren 24tik maiatzaren 14ra arte irekiko da. Proposamenak BerHaz bulegoan zein web guneko formularioaren bitartez aurkeztu daitezke. Beharrizanen azterketa kolektiboak egiteko bilerak antolatuko dira baita ere tarte horretan. Bilera hauen helburua inbertsioak egiteko beharrizan nagusiak detektatzea izango da.

4. Nork aztertuko ditu aurkeztutako proposamenak?

Proposamenak Bermeoko Udalera bidali ostean, tekniko eta talde politikoen ordezkariez osatutako mahai batek proiektu bakoitza aztertu eta balorazioa egingo dio. Proposamenei oniritzia emateko hurrengo kriterioak erabiliko dira:

  • Interes publikoari erantzutea, ez interes pribatuari.
  • Udalaren konpetentzia izatea.
  • Teknikoki bideragarria izatea
  • Aurreikusitako diru kopuruarekin bateragarria izatea.
  • Inbertsio motako proposamena izatea.

Proposamenak 2017 urteko aurrekontuetan aurreikusitako partidan enkajatzeko aukerarik ez badauka, edo epe luzerako proiektu bat bada adibidez, hurrengo urteetako aurrekontuak egitean aztertu eta baloratzeko konpromisoa hartzen da.
Mahai honek erabakita, oniritzia jasotzen duten proiektuak botazio fasera igaroko dira. Era berean, eta mahai honek hala erabakita, udaleko sail ezberdinek proposatutako proiektuak ere igaro daitezke botazio fasera.

5. Proiektuen botazioa

Balorazio mahaiaren emaitzak publiko egin eta gero herritarrek proiektu ezberdinen inguruko informazioa jasoko dute. Proiektu hauen gaineko azken erabakia botazio bidez ebatziko da.

Botazio honetan 16 urte bete dituzten eta bermeon erroldatuta dauden herritarrak parte hartu ahal izango dute. Botoen bidez, aurkeztutako proiektu ezberdinen artean herritarrek euren preferentzia azalduko dute, herriaren garapenerako garrantzitsuenak deritzoten proiektuei botoa emanez.

Botazio epean, Bermeok Udalak hainbat hautestontzi jarriko ditu herritarren eskura herriko puntu ezberdinetan.

6. Aukeratutako proiektuen exekuzioa

Bozketako emaitzak lotesleak izango dira Udalarentzat, eta boto gehien lortu dituen proiektua exekutatu beharko da derrigor.

Proiektu irabazlea exekutatzeak prozesu honetara bideratutako kopuru osoa ez gastatzea suposatuko balu, boto emaitzen hurrenkera jarraituta proiektu gehiago exekutatuko dira, 200.000 euroko kopurua amaitu arte, beti ere irabazi ez duten proiektuek emandako boto kopuruaren artean %10eko babesa lortu badute gutxienez.

Beste proiektuek botoen portzentaje hori eskuratuko ez balute, Udalak erabakiko luke gerakina zein inbertsiotara bideratu.

Udalaren esku egongo da era berean irabazlea izan den proiektuaz gain besteren bat exekutatzea nahiz eta 200.000 euroko kopurua gainditu, aurreko irizpide guztiak beteta.

Aukeratutako proiektuen exekuzioan herritarren partaidetza bermatzeko formulako bilatuko dira eta prozesu guztiaren informazioa zabalduko da aurrekontu partehartzaileen webgune zein Bermeoko Udalak bere eskura dituen kanal guztietatik.

balloon

Garrantzitsua da zure inplikazioa

Aurrekontu partehartzaileek harreman berriak sortzen dituzte herritarren eta udalaren artean: denon arteko kolaborazioan oinarritutako prozesu bat da.

Udalak jarritako tresnez baliatuz herritarrak aurrekontuaren diseinuan parte aktibo bihurtzen dira

Hartu behar besteko denbora proposamenak egin aurretik, kontrastatu, eztabaidatu ahal beste. Botoa eman aurretik ezagutu aukera denak. Ezinbestekoa da pentsamendu kritiko eta konstruktiboa lantzea, herriarentzako hoberenak diren erabakiak hartzera eramango bait gaitu

Bermeoko Udalak mota honetako prozesu bat martxan jartzen duen lehen aldia da. Gauzak ondo egitea da gure asmoa, baina noski, dena ez da izango ezta gutxiago ere perfektua. Hobetzen lagunduko digun ideia edo komentariorik baduzu, egin iradokizuna BerHaz bulegoan edo bidali email bidez antolakuntza@bermeo.eus helbidera.

Egin proposamena

Adi! Beharrezkoa da eskatzen diren datu guztiak betetzea.Azaldu proposamena era argi baten eta gogoratu garrantzitsua dela ondo justifikatzea: ze onura ekarriko dio Bermeori proposatzen duzun inbertsioak?*Garrantzitsua: proposamena bidali ostean Bermeoko Udaleko norbait zurekin jarriko da harremanetan proposamena ondo jaso dela baieztatzeko. Notizirik ez baduzu, mesedez deitu edo hurbildu BerHaz bulegora eta galdetu bertan.