kartela-01

Eskerrik asko perte hartzeagatik! Denon artean erabaki dugu!
100%

Bermeoko Udaleko aurrekontu partehartzaileeninguruan jakin beharreko guztia

1. Nork proposatu ditzake proiektuak?

Bermeon erroldatuta dagoen eta 16 urte bete dituen edozein herritarrek egin ditzake proposamenak. Proiektu hauek aurkezteko epea apirilaren 24ean irekiko da eta hiru kanal hauen bitartez egin ahalko dira:

  • BerHaz bulegoan aurkeztuta.
  • Aurrekontu partehartzaileen webgunean formularioa beteta.
  • Antolatuko diren bileretan parte hartuta

2. Ze nolako proposamenak egin daitezke?

2017 urtean 200.000€ erreserbatu dira herritarrek egindako proposamenekin inbertsioak egiteko. Aurkeztutako proiektu hauek bermeotarren interes orokorrari erantzun beharko diote. Beraz, proposamena bidali aurretik galdeiozu zure buruari, ze onura ekarriko die nik proposatutakoak bermeotarrei? Gogoratu ondo justifikatutako proiektuek askoz aukera handiagoa izango dute herrikideen botoa eta babesa lortzeko.

Egindako proposamenak 2017 urteko aurrekontuetan enkajatzeko aukerarik ez badauka, hurrengo urteetako aurrekontuak egitean aztertu eta baloratuko dira.

3. Nola parte hartu?

Esan bezala, proposamenak egiteko aukera apirilaren 24tik maiatzaren 14ra arte irekiko da. Proposamenak BerHaz bulegoan zein web guneko formularioaren bitartez aurkeztu daitezke. Beharrizanen azterketa kolektiboak egiteko bilerak antolatuko dira baita ere tarte horretan. Bilera hauen helburua inbertsioak egiteko beharrizan nagusiak detektatzea izango da.

4. Nork aztertuko ditu aurkeztutako proposamenak?

Proposamenak Bermeoko Udalera bidali ostean, tekniko eta talde politikoen ordezkariez osatutako mahai batek proiektu bakoitza aztertu eta balorazioa egingo dio. Proposamenei oniritzia emateko hurrengo kriterioak erabiliko dira:

  • Interes publikoari erantzutea, ez interes pribatuari.
  • Udalaren konpetentzia izatea.
  • Teknikoki bideragarria izatea
  • Aurreikusitako diru kopuruarekin bateragarria izatea.
  • Inbertsio motako proposamena izatea.

Proposamenak 2017 urteko aurrekontuetan aurreikusitako partidan enkajatzeko aukerarik ez badauka, edo epe luzerako proiektu bat bada adibidez, hurrengo urteetako aurrekontuak egitean aztertu eta baloratzeko konpromisoa hartzen da.
Mahai honek erabakita, oniritzia jasotzen duten proiektuak botazio fasera igaroko dira. Era berean, eta mahai honek hala erabakita, udaleko sail ezberdinek proposatutako proiektuak ere igaro daitezke botazio fasera.

5. Proiektuen botazioa

Balorazio mahaiaren emaitzak publiko egin eta gero herritarrek proiektu ezberdinen inguruko informazioa jasoko dute. Proiektu hauen gaineko azken erabakia botazio bidez ebatziko da.

Botazio honetan 16 urte bete dituzten eta bermeon erroldatuta dauden herritarrak parte hartu ahal izango dute. Botoen bidez, aurkeztutako proiektu ezberdinen artean herritarrek euren preferentzia azalduko dute, herriaren garapenerako garrantzitsuenak deritzoten proiektuei botoa emanez.

Botazio epean, Bermeok Udalak hainbat hautestontzi jarriko ditu herritarren eskura herriko puntu ezberdinetan.

6. Aukeratutako proiektuen exekuzioa

Bozketako emaitzak lotesleak izango dira Udalarentzat, eta boto gehien lortu dituen proiektua exekutatu beharko da derrigor.

Proiektu irabazlea exekutatzeak prozesu honetara bideratutako kopuru osoa ez gastatzea suposatuko balu, boto emaitzen hurrenkera jarraituta proiektu gehiago exekutatuko dira, 200.000 euroko kopurua amaitu arte, beti ere irabazi ez duten proiektuek emandako boto kopuruaren artean %10eko babesa lortu badute gutxienez.

Beste proiektuek botoen portzentaje hori eskuratuko ez balute, Udalak erabakiko luke gerakina zein inbertsiotara bideratu.

Udalaren esku egongo da era berean irabazlea izan den proiektuaz gain besteren bat exekutatzea nahiz eta 200.000 euroko kopurua gainditu, aurreko irizpide guztiak beteta.

Aukeratutako proiektuen exekuzioan herritarren partaidetza bermatzeko formulako bilatuko dira eta prozesu guztiaren informazioa zabalduko da aurrekontu partehartzaileen webgune zein Bermeoko Udalak bere eskura dituen kanal guztietatik.

ERABAKI!

Bozkatzeko epea zabalik da! Erabaki hurrengo proposamen hauen artetik zein behar duen gure herriak:

1. Artza pilotalekuko aldagelak eta azpiegiturak hobetzea

Artza pilotalekuko aldagelak eta azpiegiturak berritu. Pilotalekua erabiltzen duten ume zein helduek pilotan erosotasun handiagoz jokatu ahal izateko. Mejorar los vestuarios e infraestructuras del fonton Artza.

2. Kiroldegiko fitness gimnasioa handitzea

Udal kiroldegian dagoen fitness gimnasioa handitu eta aire egokitua instalatzea amaitu. Erabilera handia duen azpiegitura hau berritzeak kiroldegiko gune garrantzitsu bat gaurkotzea suposatuko luke. Ampliar el gimnasio fitness del polideportivo.

3. Umeentzako jolas gune bat estaltzea

Herriko umeen jolas gune bat estali eta hobekuntzak egin. Eguraldi txarra egiten duen egunetan jolas aukeren kalitatea hobetuko luke. Guraso eta umeen iritzia kontuan hartuta erabakiko litzateke zer, non eta nolako hobekuntzak egin. Cubrir una zona de juegos infantil

4. Herri ortuak sortzea

Herritarrek eskala txikian lurra lantzeko ortuak prestatu, eta eraikin publikoen estalki edo fatxadetan ortuariak ipini (nekazaritza bertikala), itxura berria eduki dezaten. Nekazaritza ekologikoa jorratzeko baldintzak izango lituzke. Crear huertos urbanos en tierras y edificios publicos.

5. Tala eta Aritzatxu arteko oinezkoentzako bidea egokitzea

Tala eta Aritzatxu arteko oinezkoentzako bidea egokitu, gune naturala errespetatuz eta kostaldeko ibilbide bat atonduz. Inguruneaz gozatzeko aukera berriak sortuko lituzke. Acondicionar el sendero que va desde la Tala a Aritzatxu.

6. Gune berdeak atontzea

Gune berdeak atondu zuhaitz eta landareak landatuta, jolastoki naturalak edo egoteko gune lasaiak sortuz. Herritarren gozamenerako txoko naturalak biderkatzea ekarriko luke. Mejorar las zonas verdes.

7. Txakurrak solte edukitzeko gunea egokitzea

Txakurrak solte edukitzeko gunea gauzatu, argiteria, ur hornidura eta hesitutako eremuarekin. Era honetako eremu batek txakurren eta herritarren arteko bizikidetza erraztuko luke. Adecuar una zona para perros.

8. San Martin erreka estaltzea

Zubiaur tar Kepa ondoan San Martin errekaren zati bat estali. Eusko Jaurlaritzako URA agentziarekin adostuta, gaur egun saneamenduak ematen duen hatsa kendu ahal izango litzateke. Cubrir el riachuelo de San Martin.

9. San Martin eta Zubiaur tar Kepa artean aisialdi gunea sortzea

San Martinen sortu den urbanizazio berrian aisialdi gune bat jarri. Olgetarako gune berri bat egotea suposatuko luke. Zona de juegos entre el barrio San Martin y Zubiaur tar Kepa.

10. Udal azokari itxura berria ematea

Bermeoko Udal azokari itxura berria emateko lanak egitea, baserri eta arrantzarekin lotutako hainbat irudirekin eta barruko aldea margotuta. Azokako produktuak hobeto merkaturatzeko asmoarekin egingo litzateke. Una nueva imagen para el mercado municipal.

11. Sancti Spiritus Zaharren Udal egoitzan konponketak egitea

Zaharren Udal egoitzan beharrezkoak diren konponketa lanak egin. Gaur egungo baldintzak hobetuz, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetuko litzateke. Realizar obras de mejora en la residencia de ancianos Sancti Spiritus.

12. Jose Done eraikinean irisgarritasuna hobetzea (Hermanoak)

Jose Done Udal eraikinean irisgarritasuna hobetuko luketen lanak egin. Gaur egun ez dira irisgarritasun baldintzak ondo betetzen. Hizkuntzak ikasi edo herriko kulturan parte hartzeko oztopo arkitektonikoak ezabatzea suposatuko luke. Mejorar la accesibilidad en el edificio Jose Done (Los Hermanos)

13. Udal liburutegian eraberritze lanak egitea

Udal liburutegian eraberritze lanak egin, gaur egungo beharrak kontuan hartuta ikasteko gunea hobetu ahal izateko. Teknologia berriekin, bakarka, zein taldeka, ikasteko aukera sortuko litzateke. Obras de mejora en la biblioteca municipal.

14. Euskal Guneko itxura berritzea

Euskaltegiak dauden tokian, Atalde kalean, hainbat mural margotuta inguruaren itxura eraberritzea. Irudi erakargarriagoa izateaz gain, euskal gunea errazago ikusiko litzateke. Actualizar la imagen del Euskal Gune

15. Andramari eta Landatxuko eskaileren arteko lorategia txukuntzea (Beruala ondoan)

Andramari kaleko lorategia txukundu. Alde Zaharreko txoko hau herritarrentzat berreskuratuko litzateke. Arreglar el jardin que está entre la calle Andramari y las escaleras de Landatxu (junto a Beruala)

16. Nestor Basterretxea aretoko irisgarritasuna hobetzea

Nestor Basterretxea eraikinean irisgarritasuna hobetuko lukeen lanak egin. Gaur egun ez dira irisgarritasun baldintzak ondo betetzen. Arteaz barrera arkitektoniko barik gozatu ahal izatea suposatuko luke. Mejorar la accesibilidad de la sala Nestor Basterretxea

17. Korrika egiteko zirkuitua sortzea

Berdegune baten korrika egiteko eremua atontzea, lurrezko behegainearekin eta inguruan integratuta. Aire zabalean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera berri bat izango litzateke. Un circuito para correr.

18. Eskola Publikoa eta Benito Barrueta instutuaren arteko eskilarak konpontzea

Eskola Publikoa eta Benito Barrueta institutuaren arteko eskilarak konpondu eta guneari irtenbide arkitektoniko onena bilatu. Asko erabiltzen den pasabide honetan ezinbestekoak dituen hobekuntzak egingo lirateke. Arreglar las escaleras que se situan entre la Escuela Pública y el instituto Benito Barrueta.

19. Zarragoitxiko igogailuan hobekuntzak egitea

Zarragoitxiko igogailuan eta bertara sartzeko inguruetan berritze obrak egin. Zarragoitxi auzoko irisgarritasuna hobetuko luke. Obras de mejora en el entorno del ascensor de Zarragoitxi.

100 proposamen, 1000 boto

Hurrengo dokumentuan aurrekontu partehartzaileen emaitzak irakur ditzakezu. Ia mila boto jaso dira herrian zehar jarri dire hautesontzi ezberdinetan. Gogoratu prozesuaren emaitzak lotesleak direla, eta beraz, bozkatuena izan den proposamena exekutatuko dela gordetako diru partidarekin. Bermeoko Udaleko teknikariak lanean hasi dira jada herriko jolastokiak analizatu eta inbertsio proposamen konkretuak lantzeko. Lan hau bukatu ostean, parte-hartze prozesu honen azken fasea irekiko da, denon artean exekutatu beharreko proiektua erabakitzeko.

balloon

Garrantzitsua da zure inplikazioa

Aurrekontu partehartzaileek harreman berriak sortzen dituzte herritarren eta udalaren artean: denon arteko kolaborazioan oinarritutako prozesu bat da.

Udalak jarritako tresnez baliatuz herritarrak aurrekontuaren diseinuan parte aktibo bihurtzen dira

Hartu behar besteko denbora proposamenak egin aurretik, kontrastatu, eztabaidatu ahal beste. Botoa eman aurretik ezagutu aukera denak. Ezinbestekoa da pentsamendu kritiko eta konstruktiboa lantzea, herriarentzako hoberenak diren erabakiak hartzera eramango bait gaitu

Bermeoko Udalak mota honetako prozesu bat martxan jartzen duen lehen aldia da. Gauzak ondo egitea da gure asmoa, baina noski, dena ez da izango ezta gutxiago ere perfektua. Hobetzen lagunduko digun ideia edo komentariorik baduzu, egin iradokizuna BerHaz bulegoan edo bidali email bidez antolakuntza@bermeo.eus helbidera.